Grabaketak egiteko laguntzak, 31ra arte
Legazpiko Udaleko Gazteria sailak, seigarrengoz, diskoa grabatu nahi duten herriko taldeentzat diru-laguntza programa prestatu du. Laguntza jaso nahi duten taldeek azaroaren 1a baino lehen jo behar dute udaletxeko herritarrentzako arreta bulegora. Gehienez, 1.000 euro jasoko ditu talde bakoitzak. Orain arte, Elbereth, Hartu Arte, D-Pintxos, One Way Rock eta Deaf Squad taldeek, Yerko Ortiz gitarra-joleak eta Doinua musika eskolako Big Band-ak jaso dute udalaren laguntza.