Ordizian izandako hainbat gertakari salatuko dituzte
Emakumeen aurkako indarkeriak salatu eta elkartasuna erakusteko elkarretaratzea egingo du bihar Kimetz Emakumeen Elkarteak. Hileko lehen osteguneroko gisan, iluntzeko 20:00etan elkartuko dira Plaza Nagusian. Oraingoan, era berean, «Ordizian bizi den gizon baten eskutik intimidatuak izan diren hainbat emakumeren kasua» salatuko dute, babesa eta elkartasuna erakusteaz gain.