Elkarlanak eman du fruitua. Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolak indarrak batu eta Goierri osoko herrien arteko bertsolari txapelketa antolatu baitute: II. Atera herri arteko bertso txapelketa. 2007an Goierriko bertso eskolak antolatu zuen Atera lehiaketaren jarraipena izan nahi du lehiaketak. Bertsolarien artean erantzun ona izan du lehiaketak, eta 11 talde osatu dira. 15 urtetik gorako 33 bertsolari ariko dira kantuan, urriaren 10etik azaroaren 14ra bitartean.
Jon Plazaola urretxuarra Atresmedia TV taldearen Allí abajo telesaileko protagonista izango da, Maria Leonekin batera. Plazaolak 40 urteko euskaldun baten rola beteko du. Bere amarekin bizi da eta Sevillara kultur trukaketa bat egitera joatea proposatuko diote. Leonek aktore onenari saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, 2011n.
http://youtu.be/wCXVdp-AyNo Goierriko Hitza egunkariak hamar urte beteko ditu igande honetan, eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horietako lehena, Ane Piratak eta Irrien Lagunek bihar egingo duten saioa izango da. Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da ikuskizuna, 18:00etan hasita. Ekitaldian, Goierri osoko 28 elkartetako kideek parte hartuko dute; eskenatokira igo eta bakoitzak kanta bana dantzatuko dute.