Jose Mari Etxebestek irabazi du Gabiriako 21. Osinalde Bola Txapelketa
Larunbatean jokatu zen 21. Osinalde Bola Txapelketa Gabiriako Alkainburu bolatokian, eta Jose Mari Etxebestek irabazi du. Villabonan (Gipuzkoa) bizi den donostiarrak 37 birlako jokoa egin zuen, eta seiko batez bestekoa gainditu zuen bakarra izan zen.
Pedro Lazkano donostiarra, Migel Arrospide hernaniarra eta Martin Retegi zegamarra geratu dira hurrengo postuetan, hiruak 36na punturekin kitarakoa jokatuta. Bosgarren postua Joxe Maiz gabiriarrak lortu zuen, 35 punturekin. Hain zuzen, Maizek jaso zuen herriko saria, Iñaki Maiz eta Iñaki Etxezarretaren aurretik, bi horiek 34narekin.
Emakumezkoen artean, Naiara Peñagarikano gabiriarra izan zen onena, 30 birla jota. Gazteen sailkapenean, berriz, Joanes Agirre idiazabaldarrak eraman du garailearen Etxahun garaikurra. Patxi Ormazabal gabiriarra geratu zen bigarren.
Guztira 58 bolari elkartu ziren Osinalde txapelketan, azken urteetako kopururik handiena. Herriko hogei bat bolarik parte hartu zuten, eta kanpotik ere jende asko etorri zen, Villabonako emakume talde bat, adibidez.