Zortzi lagun hauek haurren tailerretan lan egingo dute, begirale gisa. 18 urte beteak eduki behar dituzte, DBHn graduatuak egon behar dira, langabezian egon behar dira eta euskaran B2 maila egiaztatu behar dute. Aisialdiko begirale titulua eta haur ekintzetan eskarmentua edukitzea, Urretxun erroldatuta egotea eta aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez izana baloratuko dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an lan egingo dute, goizez eta arratsaldez. Gainera, hilaren 24an, arratsaldean, ikastaro bat egongo da. Aukeratutakoek derrigorrez egin behar dute ikastaroa. Izena emateko udaletxera jo behar da, hilaren 15a baino lehen.
Badugu alterntiba: Kutxabank publiko eta soziala hitzaldia egingo dute bihar Jone Etxeberria eta Joseba Permach Kutxako batzarreko kideek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan, 19:00etan. EH Bilduk antolatutako hitzaldian bi
The post Etxeberria eta Permach Kutxabanki buruz arituko dira bihar Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.