Zapaldu dute Cho Oyu Urratek, Plazaolak eta Garciak
ChoOyu2014 web atarian jaso dutenaren arabera, “gogorra” izan dela igoera aitortu dute alpinistek. Gailurrean egin zuten topo hiruek, hainbat orduko ibilaldiaren ondoren eta momentu hori “ikaragarria” izan zela esan dute.
Beherakoan hirugarren kanpamenduan egin zuten lo, 7.400 metrora eta hurrengo egunean, arratsaldean partean iritsi ziren kanpamendu nagusira, 5.700 metrora.
Argazkiak: ChoOyu2014
Urriaren 2an iritsi ziren Xabier Urrate, Oier Plazaola eta Pedro Garcia mendizale goierritarrak Cho Oyuko (8.201m) tontorrera, igoera hotz eta luze baten ondoren. Hainbat egunez etxekoekin komunikatzeko modurik izan ez zuten arren, larunbatean eman zuten egindakoaren berri. Atzo arratsaldean Katmandura (Nepal) iritsi ziren eta urriaren 10ean egingo dute Goierrira itzulerako bidaia.
Ostegunean gaueko 23:30ean ekin zioten gailurreko bideari eta biharamunean, goizeko 08:00etan iritsi ziren.