Beasaingo Udalak euskarazko hedabideak sustatzeko kanpaina jarriko du martxan, Goierriko Hedabideekin batera
http://youtu.be/hgSFslvnSCo Gaur goizean, Beasaingo Udalak eta Goierriko Hedabideak taldeak (Goierriko Hitza eta GoiBerri) elkarlanean abiatu duten kanpaina aurkeztu dute, Goierriko Hitza egunkariaren eta GoiBerri astekariaren harpidetza sustatzeko. Beasaingo Udalak, euskara zabaltzeko eta euskaraz bizitzeko urrats desberdinak ematen ari da, eta horien artean, tokiko euskarazko hedabideei bultzada eman nahi diete, "euskararen normalizazioan funtsezko papera betetzen" dutelakoan; izan prentsa idatzia, irratia edo telebista.
Udalak eta Goierriko Hedabideaken artean abiatuko duten kanpaina bide ezberdinetatik jorratuko dute. Batetik, 2007tik aurrera egindako etxebizitza berriak eraiki diren inuguruetan banaketak egingo dituzte, gutunak eta eskuorriak banatuz, bi astez. Bigarren fase batean, azaroan, 2007 urtea baino lehen eraikitako etxebizitzetan egingo dute banaketa. Horrez gain, udal euskaltegian, liburutegiko bazkideen artean eta udalaren zenbait eraikinetan eskuorriak banatuko dituzte, eta euskaltegikoek urri amaieran bulegoa bisitatuko dute, astekaria eta egunkaria nola egiten diren gertutik ikusteko.
Garbiñe Zurutuzarentzat “helburua jakina da: euskararen normalizaziorako, komunikabideak estrategikoak diren neurrian, gero eta gehiago zabaltzea, gero eta gehiago eragiteko”. Horregatik udaletik herritarrak animatu nahi dituzte sustapen kanpaina honetan parte hartzera eta Goierriko Hitza eta Goiberriko harpidedun egiteko gonbitea luzatu diete.













