2014/10/9

Antiora igoera, esklerosi anizkoitza dutenei laguntzeko

Zumarragan esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikoa duten hiru eri daude, Goierri garaian hamaika dira eta Gipuzkoan 650 Ademgi elkarteko datuen arabera. Ademgira biltzen dira gaixo horietako asko eta asko. Urriaren 19an, Zumarragan, Antiora oinezko igoera antolatu dute elkartearentzat dirua bildu asmoz. Diru horrekin, Maria Luisa Ustarroz lehendakariaren hitzetan, «gaixoen bizi kalitatea hobetu bidean, lanean jarraituko dugu Ademgin».

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Nekazaritza ekologikoaren seigarren azoka egingo dute igandean Urretxun

Igandean Urretxuko nekazaritza ekologikoaren azokaren seigarren edizioa egingo dute. 20 postu egongo dira, 10:00etatik 14:30era, Gernikako Arbola plazan. Gainera, Santa Barbara aterpetxeko sukaldariek pintxoak egingo dituzte azokan salgai egongo diren produktuekin. Urretxuko Udalak lehen sektorearen aldeko apustua egin du eta nekazaritza ekologikoaren azoka horren erakusleetako bat da. Aurtengo edizioak bi berrikuntza nagusi ditu: azoka uztailetik urrira pasa dute eta lizeoko patiotik Gernikako Arbola plazara.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hurrengo asteburuan iritsiko da Goierrira ‘Lasa eta Zabala’ filma

http://youtu.be/FF4TnmuEhnw Hogeita hamar urte pasa behar izan dira kare bizitan lurperatuzutena pantaila handira eramateko. Gaur egungo belaunaldi gazteek ez zuten lehenengo pertsonan bizi ere egin Euskal Herriko historiaren pasarte beltzenetakoa izango zena. Pablo Malo zine zuzendariak 107 minutuko filmean jaso du Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren istorioa.

Goierriko Hitza

Beasaingo Udalak euskarazko hedabideak sustatzeko kanpaina jarriko du martxan, Goierriko Hedabideekin batera

http://youtu.be/hgSFslvnSCo Gaur goizean, Beasaingo Udalak eta Goierriko Hedabideak taldeak (Goierriko Hitza eta GoiBerri) elkarlanean abiatu duten kanpaina aurkeztu dute, Goierriko Hitza egunkariaren eta GoiBerri astekariaren harpidetza sustatzeko. Beasaingo Udalak, euskara zabaltzeko eta euskaraz bizitzeko urrats desberdinak ematen ari da, eta horien artean, tokiko euskarazko hedabideei bultzada eman nahi diete, "euskararen normalizazioan funtsezko papera betetzen" dutelakoan; izan prentsa idatzia, irratia edo telebista.

Ane Arrieta

‘Qalbi’ eta ‘Omar’ filmak emango dituzte bihar

Zineklub saioaren baitan, bihar, 22:15ean Aintxiñe Biain zumarragarrak sortutako Qalbi dokumentala emango dute Zelai Arizti aretoan, Omar filmaren aurretik. Biainek 2009an Zisjordanian bizi izandakoa kontatuta utzi zuen Qalbi lanean –nire

The post ‘Qalbi’ eta ‘Omar’ filmak emango dituzte bihar appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa