http://youtu.be/Kgcl429kuYI
Erokeria kontzientzia egoera gisa jaso du Yvana Duchênek Ordizian ikusgai duen erretratu seriean. Clamille Claudel (1864-1943) eskulturagile frantsesaren aurpegia hainbat egoeretan irudikatzen duen seriea da Barrena Kultur Etxean egunotan bisitatu ahal izango dena. Igletsu, akriliko, ikatz-ziri nahiz klariona lehorrekin, kartoi gaineko teknika mistoa erabili du Duchênek.
Erokeria kontzientzia egoera gisa jaso du Yvana Duchênek Ordizian ikusgai duen erretratu seriean. Clamille Claudel (1864-1943) eskulturagile frantsesaren aurpegia hainbat egoeretan irudikatzen duen seriea da Barrena Kultur Etxean egunotan bisitatu ahal izango dena. Igletsu, akriliko, ikatz-ziri nahiz klariona lehorrekin, kartoi gaineko teknika mistoa erabili du Duchênek.
Pariseko (Frantzia) ENSBAn teknika zaharretan trebatu ondoren, gaur egun Camille Claudelen aurpegiaren metamorfosiari buruzko proiektua garatzen dihartu. Serie honek Biarritz saria jaso zuen 2006an; Ana Maria Sorozabal saria, urte berean; Donibane Lohizune Saria, 2007an; eta VI. Goiart Ordizia Saria, 2012an. Biarritzen (Lapurdi) bizi da eta bertan egiten du lan Duchêne margolariak.
Camille Claudel artista frantsesak gaztetatik ekin zioen eskulturagintzari. Bere bizitzako hainbat gorabeheren ondorioz, egoera emozional desorekatuak bere baitan ezkutatzera eraman zuen, mundutik hurrun. Senideen babesik gabe osasun-etxe batean itxi zuten artista. Familiak bisitarik ere ez zion egiten; bere anaia Paul Caluder dramaturgo eta fratsez diplomatikok izan ezik. Hogeita hamar urtez egon zen bertan, hil zen arte.
Claudellen izaeraren alderdiak bilatu ditu Yvana Duchênek; bere erretrtatuen bidez haren kontzientziaren egoerak islatu nahi izan ditu. Duchêneren margolanek begiradaren eta kontzientziaren arteko lotura bilatzen dute, biak nahasten diren unea aurkitu arte.
“Camille pintatzen dut nik pentsatzen dudan moduan. Hala ere, denbora igarotzen den neurrian, bere erretratuak ispilu bihurtzen dira, eta ispilu horretan nire erreflexua azaltzen da. Nire lanaren zenbait uentan, erretratua eta autorretratua laguntzarako deiaren adierazpen bihurtzen da”, dio Duchênek.
Ikuslea amildegi baten ertzean dagoen pertsona baten agonian eta trantzean murgilduko da erretratuekin. Pasioa pertsonaren jabe bihurtzen den unea arakatzen du margolariak.
Camillekin komunikatzeko desioaren baitan, ez du soilik bere aurpegia pintatu. Lana dimentsio espazioalean garatzeko ideiarekin eszenaratze desberdinak egin ditu osasun-etxe zahar batean. Izate eta irudimenaren arteko lotura fisikoa sorrarazten dute bere lanek, bial elkartrukatzen arituko balira bezala. Pintura eta espazioa lotuz obra berriak sortu ditu hiru dimentsiotan. Hainbat euskarri erabili ditu , argazkigintza eta bideo analogikoa, obra galkor hauek iraunarazteko nahiarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.