Larunbatean, 17:00etan, gizon tailerra egingo dute Urretxuko gaztetxeko goiko solairuan. Egitasmo hau ekainean jarri zuten abian eta helburua maskulinitatea birdefinitzea da, genero rolak zalantzan jarriz. Parte hartu nahi dutenek, kunkkinzona.net
The post Larunbatean gizon tailerra egingo dute gaztetxean appeared first on Otamotz.
Berria.eus- Bukatu da Egunkaria auzia, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxita. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota. Ondorioz, zortzi auzipetuak libre geratu dira: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu.
Urrian Eitzagako etxebizitza berrien giltzak emango dituzte, 17 etxebizitza ditu Zumarragako auzoan altxatu duten bloke berriak. Aurretik, kale berriari jarriko dioten izena adostu dute osoko bilkuran; Eitzaga-berri izena jarriko diote. Eraitsi duten eraikinean bizi ziren bizilagunak eraikin berrian birkokatuko dituzte, eta 17 etxebizitza horietatik bost babes ofizialeko pisuak dira. Lehenengo eraikin hau proiektu zabalagoaren aurreneko urratsa da.
http://youtu.be/Kgcl429kuYI Erokeria kontzientzia egoera gisa jaso du Yvana Duchênek Ordizian ikusgai duen erretratu seriean. Clamille Claudel (1864-1943) eskulturagile frantsesaren aurpegia hainbat egoeretan irudikatzen duen seriea da Barrena Kultur Etxean egunotan bisitatu ahal izango dena. Igletsu, akriliko, ikatz-ziri nahiz klariona lehorrekin, kartoi gaineko teknika mistoa erabili du Duchênek.
Ostadar mendi elkarteko kideek irteera egingo dute datorren igandean, urriak 19. Oraingoan Baztan aldera joango dira, Nafarroara. Izena taldeak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzan eman daiteke gaur, etzi
The post Irekita Ostadarreko mendi irteerarako izen-ematea appeared first on Otamotz.
Berria.eus- Bukatu da Egunkaria auzia, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxita. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota. Ondorioz, zortzi auzipetuak libre geratu dira: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu.
Ttipi Etapa oinez ibiltzeko herri zirkuitua egingo dute adinekoek bihar 11:00etatik aurrera, Areizaga-Kalebarren plazatik aterata. Urriko asteazken guztietan egingo dituzte irteerak; hitzordua toki eta ordu berean izango da astero. Adineko
The post Ttipi Etapa egingo dute bihar Areizagatik aterata appeared first on Otamotz.
Azaroaren 22an afaria egingo dute 1975. urtean jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek. Izena urriaren 26a baino lehen eman behar da honako tokietan: Txindoki, Zuhaizti, 33, Krak, Buhame, Atsegin, Hiruki, Iburreta eta
The post 1975ean jaiotakoek kinto afaria egingo dute appeared first on Otamotz.
Zumarragako Antonino Oraa kaleko Gazte Txokoan 6 eta 12 urteko haurrak hartzen dituzte astegunero. Umeekin zuzenean egiten duten lanaz gain, haurren inguruarekin hartu emana izatearen garrantziaren jakitun dira. Hori dela eta, eskolekin nahiz bestelako eragilerekin ekintzak egiten dituzte, baita gurasoekin ere. Gaur, 15:00etatik aurrera, bi hilean behin gurasoekin egiten duten foroari segida emango diote; oraingoan, etxeko lanak izango dituzte hizpide. Foroak ordu eta erdi iraungo du.