Goierriko herrien arteko Atera bertsolari txapelketan bi saio jokatuko dira asteburu honetan, bigarrena eta hirugarrena. Gaur, 23:30ean, Ormaiztegin da bat, Txistu tabernan. Bihar, 23:30ean baita ere, Ataun San Gregorion bestea, Artadi elkartean.
Ormaiztegiko saioan hiru taldek kantatuko dute: Ormaiztegik (Iñaki Rezusta, Beñat Hach Embarek, Manex Mantxola urretxuarra), Urretxu 3k (Gorka Azkarate, Uxue Fernandez, Mikel Iturriotz) eta Zaldibia-Legorretak (Aitor Irazustabarrena, Gartxot Ramirez, Odei Lopez).
Ataunen, bihar, bi talde besterik ez dira ariko, kopuru hori duen saio bakarra baita: Urretxu 2 (Gorka Ojanguren, Beñat Torres, Maialen Akizu) eta Ataun-Legazpi (Ane Beloki, Paul Iruretagoiena, Mikel Tapia).
Kanporaketa faseko azkeneko saioa hurrengo ostiralean da, Ordiziako Kantoin. Sailkatu bakarra, oraingoz, Gabiria2 taldea da.