Loinatzen eta Eskifaiaren emanaldia, etzi
Hondarribiko Eskifaia abesbatzak eta Beasaingo Loinatz abesbatzak kontzertua egingo dute etzi, 19:00etan Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Gorka Aierberen eta Junkal Guerreroren zuzendaritzapean abestuko dute eta Gerardo Rifon organoljolea ere lagun izango dute. Tartean, Xabier Sarasola beasaindarraren Neskatx’ ederra eta Josu Elberdinen Segalariak abestuko dituzte.