Mendi bizikleta zeharkaldia egingo dute Itsasondon
Itsasondoko Mendi Bizikleta Zeharkaldia bihar 16:00etan izango da. Plazatik abiatu, eta Murumendi aldean bi ibilbide izango dituzte aukeran txirrinduzaleek. Ibilbide luzeak 30 kilometro ditu, eta motzak 21 kilometro. Ez da lasterketa. Janari-edarien bi postu jarriko ditu Ijitu kirol elkarte antolatzaileak. Izena emandako lehen ehunek Olalde artegiaren oparia jasoko dute. Amaieran askaria eta zozketak egingo dituzte. Federatuek 10 euro eta gabeek 15 ordaindu behar dute, egunean bertan (aurrez 8 eta 12 euro, hurrenez hurren).