Plazaolaren Ataungo gaurko saioa ezeztatu egin dute
Ataungo Udalak eta herriko eragileek antolatutako Antzeztaun antzerki emanaldien gaur zen bukatzekoa, egitarauaren arabera. Jon Plazaola aktore urretxuarrak Jonny Platz bakarrizketa egitekoa zuen, Troskaeta tabernan. Baina Herri Antzokiak zabaldu duenez, eta «arazo batzuk tarteko», bertan behera utzi dute. Aktorea Espainian da, telebistarako film bat grabatzen, eta ezin izango du Ataunen jardun. “Gutxienez hilabete” atzeratuko da Plazaolaren emankizuna. Haren ordezko, urriaren 31rako beste saio bat prestatzen ari dira antolatzaileak.