«Umetatik asko gustatzen zaizkit AEBeko kultura eta kirola»
Igor Artolak (Legorreta, 1990) hasieratik lan egin du Legorparty informatika zaleen topaketaren antolaketan. Duela bi urte berak hartu zuen antolaketaren ardura. Urriaren 25eko 10. edizioa egiteko, hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte eta afaria doan izango da.
Zaletasun bat.
Saskibaloia. Lagunekin jokatzen dut.
Saskibaloi talde bat.
Laboral Kutxa Baskonia. Dena den, NBA liga da gehien jarraitzen dudana. Nire jokalari kutuna Le Bron James da.
Pelikula bat.
Un ciudadano ejemplar.
Liburu bat.
Ez naiz liburu zalea.
Musika talde bat.
Nach hip-hop abeslaria.
Abesti bat.
Zaila da bat aukeratzea.
Janari bat.
Otarrainxkak.
Edari bat.
Coca Cola.
Oporretarako leku bat.
Txina edo Japonia.
Amets bat.
AEBan bizitzea. Umetatik asko gustatzen zaizkit hango kultura eta kirola.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Oraindik ez zait beste munduko ezer gertatu.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ez dakit zein aukeratu.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Larraitz. Aita Abaltzisketakoa dut eta umetan asko joaten ginen.
Herriko alkate bazina…
Igerileku bat egingo nuke.
Legorretan biziko ez bazina…
New Yorken.