Nordic Walking ikastaroa emango dute Mirandaolan
Lenbur fundazioak Nordic Walking ikastaroa antolatu du larunbaterako. Nordic Walking ibiltzeko modu bat da. Bi makil erabiltzen dira eta, hala, zangoak ez ezik, soinaren goialde guztia ere lantzen da. Ikastaroak 30 euro balio du, Burdinolen Ibilbidean bisita gidatua eta materiala barne. Hiru orduko iraupena du. Parte hartzaileak 10:00etan elkartuko dira, Mirandaolan. Izena emateko 943 73 04 28 telefono zenbakira deitu behar da.