Goierriko bigarren erromeria Zaldibian egingo dute, igandean
Goierriko I. Erromeria Birako bigarren geldialdia Zaldibian izango da, igande honetan (urriak 26). Ardiki Egunarekin bat eginez, 18:00etan hasiko da dantzaldia plazan, herriko trikitilariek alaituta. Ordiziako Oiangun hasi zen bira, irailaren 27an. Hilero erromeria bat antolatuko dute, ekainera bitartean, Goierriko herri banatan. Eskualdeko hainbat dantza taldek elkarlanean sortu dute ekimena.