Haurren sexualitateaz hitzaldiak egingo dituzte Zaldibian, gurasoentzat
Zaldibiako Ausa Gaztelu guraso elkarteak bi hitzaldiko zikloa antolatu du, haurren sexualitateaz eta sexu hezkuntzaz. Gurasoentzat eta irakasleentzat zuzenduta egongo dira. Lilima taldeko Aitziber Estonba sexu hezitzaileak emango ditu hitzaldi-tailerrak. Bi ostegunean izango dira saioak: bihar (urriak 23) eta bihar zortzi (urriak 30). 17:30ean dira, Lardizabal eskolan. Adinez adin haurren sexualitateaz, eskolan edo etxean sor daitezkeen egoerez, eta sexu hezkuntza nola bideratu landuko dute.