Heriotzarik gabeko ehiza lehiaketa egingo dute asteburuan Aralarren
Heriotzarik gabeko ehiza modalitateko field trial lehiaketa izango da, asteburuan, Aralarreko parke naturalean. Euskal Herrian Field Trial elkarte goierritarrak antolatu du, laugarren aldiz. Larunbatean egun osoan, eta igandean goizez ariko dira ehiztariak, Euskal Herri osotik etorritakoak. 08:00etan hasiko dira bi egunetan, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren.
Ehiza txakurrekin egiten da field triala. Oilagorrak aurkitu beharko dituzte lehenik; gerarazi, erakutsi eta ehiztariak tiro-hotsa ateratakoan lekuan bertan gelditu behar du txakurrak. Jaurtigairik ez dute botatzen ehiztariek, tiro hotsa atera bakarrik.
Aralarren, Lareo urtegi inguruko basoetan ibiliko dira. CACT araudiaren arabera jardungo dira, eta IV. Euskal Herriko Basoetako Dama garaikurrerako balio du, Iratiko probarekin batera.