Itsasondon atera dute udal aldizkariaren 26. zenbakia
Itsasondoko Udalak argitaratu du Itsasondo 2.0 udal aldizkariaren 26. zenbakia. Irailetik abendura arteko epekoa da. Nautiko taberna-jatetxearen 50. urtemuga du gai nagusia, bertako Maria Milagros Otegirekin eta Mila Izuzkitzarekin elkarrizketa eginda. Ohi bezala, udalak hartutako erabakiak, egin diren lanak eta proiektuak, eta aurrera begirako asmoak ere jaso dituzte aldizkarian, herriko eragile eta elkarte ugariren berriekin. Udal webgunean deskarga liteke.