Kultura aniztasunaren proiektua gaur aurkeztuko dute Legorretan
Dar-Dar Produkzioak ekoiztetxeak garatu duen Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa proiektua gaur aurkeztuko dute, Legorretan. Aldundiaren laguntza jaso du, eta kultur aniztasunaren eta migrazio mugimenduen inguruko sentsibilizazioa landuko du; «integrala, horizontala eta zeharkatzailea». Aurkezpena gaur 19:30ean da, udaletxean. Bestetik, kultur asteko bigarren egunean, 17:00etan Bilobak zaintzen dituzten aitona-amonentzako laguntza eta jarraibideak hitzaldia izango da, Herri Zineman, Lahar elkargoko Maitane Fernandino psikologoarekin. 19:00etan buruhandiak aterako dira kalera.