KZgunean sistema eragilea aldatu dute
Lazkaoko KZguneko ordenagailuen sistema eragilea aldatu egin dute. Orain arte Windows oinarria erabiltzen bazuten, orain Linux sistema dauka, Kznux sistema propioaren bidez. Enpresa jakin baten produktuak erabili beharrean, hala, Libre Office instalatu dute ordenagailu guztietan, sistema librea. «Birusen arazoa desagertu egiten da sistema honekin; beraz, USB memoriak erabiltzeko arazorik ez da izango aurrerantzean», dio KZguneko arduradunak. Azarorako ikastaro bereziak ere antolatu dituzte.