
Lazkaon IX. Elkartasun Eguna ospatuko dute, larunbatean. Herriko preso politikoak eta iheslariak gogoratuko dituzte, eta haien eskubideen defentsa egin. Bi eguneko egitaraua prestatu du ospakizunaren batzordeak. Bihar, 18:00etan haur jolasak eta asto-gurdietan paseoak egin ahalko dira. 19:00etan taloak, gaztainak eta sagardoa aterako dute. 19:30ean, Goloka taldeak Berpiztuak kale antzerkia egingo du.
Giza katea eta omenaldia
Larunbateko egitaraua 12:00etan hasiko da, giza katearekin eta Beasaingo Zanpaldunekin. 12:30ean kuadrillen arteko jokoak, eta gero presoen eta iheslarien senideei omenaldia egingo diete.
Triki-poteoaren ondoren, plazako frontoian bazkaria izango da (txartelak Herrikoan, Albokan eta Okerren). 19:00etan Orkestra elektro-txaranga ibiliko da.