Aritz Kortabarriak irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia
Aurten 35. urteurrena bete duen Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldian 118 atleta izan ziren, atzo. San Martinen hasi eta bukatu, Aiaraino joan-etorria egin zuten (17,5 km). Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi du (59:15). Azkeneko hiru kilometroetan erasoa jo, eta ordura arte lasterketa buru izan ziren Angel Vazquez lazkaotarra (59:55) eta Juanjo Igartzabal zumarragarra (1:00:25) atzean utzi zituen.
Emakumezkoetan bederatzi partaide izan dira, eta Idiazabal Inma Aranburu da garailea. 1:20:50eko denbora osatu zuen. Bukaera estua izan zen, 10 segundo doira sartu zelako bigarrena, Pilar Arriola elgoibartarra (1:21:00). Podiuma Alicia Murua tolosarrak osatu du (1:22:02).
Beteranoetan, Fernando Monasterio altzagarrak eta Inma Aranburuk berak jaso dituzte sariak. Ataundarren artean, onena Mikel Barandiaran izan da (1:02:05) mutiletan, eta Amaia Azkarate (1:24:42) nesketan. Beterano herritar onenaren saria Juan Arrondok (1:25:34) eraman du.