http://youtu.be/5eymKehNUZE
Goierriko Hitzak, Amets Bide dantza taldeak eta Hitzaro euskara elkarteak urteurren jaialdia egin dute asteburuan, Ordizian. Elkarlanean antolatutako festa izan da, Amets Bideren 50. urtemuga, Hitzaroren 20.a eta Hitzaren 10.a batera ospatzeko. Umeentzako 1,2,3 goazen dantzara! ikuskizuna, Amets Bidekoen dantza erakustaldia eta kantu-afaria egin zituzten, besteak beste. Arratsalde partetik hasita, giro ederra izan zen Ordiziako plazan, Telleriarteko talogileek eta sagardo kupelak lagunduta; baita frontoian ere, afal garaian.
Goierriko Hitza
Goierri
Goierriko Hitzak, Amets Bide dantza taldeak eta Hitzaro euskara elkarteak urteurren jaialdia egin dute asteburuan, Ordizian. Elkarlanean antolatutako festa izan da, Amets Bideren 50. urtemuga, Hitzaroren 20.a eta Hitzaren 10.a batera ospatzeko. Umeentzako 1,2,3 goazen dantzara! ikuskizuna, Amets Bidekoen dantza erakustaldia eta kantu-afaria egin zituzten, besteak beste. Arratsalde partetik hasita, giro ederra izan zen Ordiziako plazan, Telleriarteko talogileek eta sagardo kupelak lagunduta; baita frontoian ere, afal garaian. Aitor Furundarena soinu-joleak alaitu zuen afal ondoko giroa, euskal kanta ezagunekin.
Goierriko Hitzaren izenean, eskerrik asko larunbateko jaialdian parte hartu zutenei eta gurekin batera ospatzera etorri zineten guztioi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.