![Ander Lipus](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/10/Hamlet.jpg)
Segura irratian izango da bihar Ander Lipus antzerkigilea,
Hazparneko anderea antzezlanari buruz hitz egiten. Izan ere, Lapurdin estrenatu berria da antzezlana, eta ostiralean Orexan (Gipuzkoa) ikusteko aukera izango da. Bixibixi irratsaioan izango da Lipus, 12:15ean, eta bere ibilbide profesionalaz ere hitz egingo du.
Horrez gain, Lazkaoko Maizpide euskaltegiko ikasle eta irakasleak izango dira saioan, euskalduntze prozesuaren berri ematen. Jon Urdangarin zuzendaria eta bi euskara ikasle izango dira: Leticia Ristanovitch eta Gerard Besse. Euren esperientzia kontatuko dute.