Ataungo Udalak ez ditu zergak eta tasak igoko 2015erako
Ataunen aurtengo balio berean utziko ditu udalak herriko tasak eta udal zerbitzuengatiko zergak, datorren urteari begira. Urriaren 2ko osoko bilkuran, 2015eko ordenantza fiskala aldatzeko puntua jorratu zuten. Ez dute igoerarik izango. «Iaz egokitu genituen moldatu beharreko zergak eta tasak. Aurten, KPIaren balioa negatiboa denez, izoztea erabaki dugu», azaldu du Ataungo alkate Igor Aierbek.