
Zaragozako erietxean ia hiru aste eman ondoren, etxean dago Pedro Garcia mendizale ordiziarra. Oineko behatzetan
izandako izozteak zaintzen jarraitu beharko du oraindik; bi behatz-hezur, ordea, moztu egin beharko dizkiote. Azaroaren 25ean itzuliko da Zaragozara ebakuntza egitera. “Bitartean lasai hartu beharko dut!”, dio berak.
Garciak Xabier Urraterekin eta Oier Plazaolarekin
urriaren 2an zapaldu zuen Cho Oyuko (8201m) tontorra.