Hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible dela erakutsi nahi du Euskaltzaleen Topaguneak mintzapraktiken egitasmoarekin. Astean ordubetez elkartu eta euskaraz arituta, hizkuntza gaitasuna hobetzen dute mintzalagunek eta euskal hiztunak biderkatzen dituzte parte hartzen dutenek.
Lazkaon, Urretxun eta Zumarragan, esate baterako, martxan dago egitasmoa. Ordizian, ostegun honetan izango da izena emateko aukera goizeko 9:00etatik 13:00etara Hitzaroren bulegoan eta egunean zehar AEKn. Taldeak, berriz, azaroan zehaztuko dira.
Hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible dela erakutsi nahi du Euskaltzaleen Topaguneak mintzapraktiken egitasmoarekin. Aurtengo kanpainaren protagonista Aiser Kidam magoa ere bertan izan zen. Biderkatu euskara, mintzalagunen magiarekin goiburupean garatuko da kanpaina: «Euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenek jakin badakite ez dela magiarik behar, trukoa norberarengan dagoelako!».
Joan zen ikasturtean 5.500 mintzalagun baino gehiago elkartu ziren Euskal Herri osoan; aurten 6.000 lagun elkartzeko bidean daude. Guztira, 22 herri eta eskualdek hartu dute parte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.