San Lorenzo ermita auzolanean garbitu dute itsasoarrek
Hogeita hamar bat laguneko lantaldea aritu da asteburuan garbiketa lanetan, eguraldia lagun
Goierriko Hitza
Goierri
Auzolanerako ohiturak bizirik jarraitzen du oraindik hainbat herritan, eta Ezkio-Itsaso da horietako bat. Asteburuan, itsasoar talde batek, urteko laugarren auzolan saioa egin dute, San Lorenzoko ermita eta honen inguruak txukuntzeko. Hogeita hamar bat laguneko taldea aritu da lan horretan.
Garai batean ermitaren inguruan zegoen hesiaren arrastoa jarraituz, itxitura berria egin dute. Gainera, belardiari lehen baino tarte handiagoa hartu diote. Hirurogehi metroko eremua sare berdez itxi dute, eta ganadua ibiltzen den aldean, arantzadun alanbrea ere jarri dute. Oinezkoentzat ere langa jarri dute, zabaltzeko aukerarekin.
Ermitari dagokionean, karez zurituta zeuden kantoietako harriak agerian utzi dira, baita leihoak ere. Horretarako, mila litroko depositua erabili dute, ura presio handian botatzeko. San Lorenzon ez dago ez argirik eta ez urik, eta erreminta horiek guztiak eramateko, ahalegin handia egin behar izan dute.
Ura eramatea edota mahaiak eta landareak jartzea bezalako lanak, beste baterako uztea erabaki dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.