
Beasaingo Udalak eta Goierriko Hedabideek elkarlanean egindako lankidetzaren bidetik, Beasaingo udal euskaltegiko
ikasleak bisitan izan dira gaur GOIERRIKO HITZAren eta GOIBERRIren erredakzioan. Egunkaria eta aldizkaria nola egiten diren ikusi dute, zein ezaugarri dizuten, kazetarien egunerokoa nolakoa den, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak… nola egituratzen diren eta erredakzioko martxa nolakoa den.
Hamar langun inguruko bi taldetan banatuta egin dute bisita, euskaltegian esku artean izaten duten egunkariaren berri jakin dute, eta eskualde mailan kazetaritza lanak nolakoak izaten diren ere ikusi dute. Egunkaria eta astekaria nola egiten diren ezagututa, orain irakurtzea tokatzen da!!
GOIERRIKO HITZAko eta GOIBERRIko lan taldearen izenean, eskerrik asko bisitagatik eta erakutsi duzuen interesagatik. Nahi duzuen arte!!!