Larunbatean Legazpiko Arkatza marrazki eskolako haurrek Tamayo dendak autismoa duten umeen alde antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu zuten. Ekitaldia Chillida Lekun izan zen. Lehen hiru sariak Legazpiko hiru neskek irabazi zituzten: Sara Graziak, Ane Urtzelaik eta Ainhoa Graziak.