San Martingo jolas gela «azkenean» egingo da, Ataunen
Ataun San Martin auzoan haurrentzat jolas gela bat eraikitzeko egitasmoak zailtasun asko izan ditu. Ezingo zela egin ere barruntatu zuten parte-hartze prozesuan ibili ziren eragileek eta gurasoek. Baina, udalak atzo jakinarazi zuenez, azkenean egingo da. Alkateak erabakiaren eta proiektuaren berri emango du bilera batean, gaur 18:00etan, Graziñaberri aretoan.