PSE-EE alderdiak 2015eko udal haueskundeetan Mikel Serrano aurkeztuko du Zumarragako alkategai gisa. Gaur egin dute hautagaitzaren aurkezpena Zumarragako sozialisten egoitzan. Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak Serrano Zumarragarentzat “aukera onena” dela esan du, “herria kudeatzeko gaitasuna dauka, umila da eta herria aurrera ateratzeko ilusioa dauka”.
PSE-EE alderdiak 2015eko udal haueskundeetan Mikel Serrano aurkeztuko du Zumarragako alkategai gisa. Gaur egin dute hautagaitzaren aurkezpena Zumarragako sozialisten egoitzan. Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak Serrano Zumarragarentzat “aukera onena” dela esan du, “herria kudeatzeko gaitasuna dauka, umila da eta herria aurrera ateratzeko ilusioa dauka”. Aurretik, Fernando Fariñas Zumarragako idazkari nagusiak Serranoren hautagaitzak
asanbladaren %100 botoak jaso dituela azpimarratu du. Babes hori eskertu du Serrano alkateak lehenengo eta behin, eta nabarmendu du, jarraian, zumarragarrekiko
gertutasuna bere agintaldiaren ikur egin duela, “hori egia borobila da, niregana etorri den orori erantzun diotelako hala eskatutakoa betetzeko nola betetzea ezinezkoa zela esateko”. Serranok bere agintaldiaren beste ezaugarri bat ere ekarri du, hain zuzen, “Zumarragan ideia guztiak kabitzen dira gurekin”. Alkateak, horrez gain, burutu dituen proiektu batzuk aipatu ditu, hala nola: krisiaren kudeaketa eta Zumarragako “motor” den
ArcelorMittalekin egindako gestioak,
Zumarragako Ospitalean sozialisten esfortzuari esker egindako lanak zein hobekuntzak eta
Antioko Interpretazio Zentroa, “gaur-gaurkoz etekin inportantea duena”.
The post
Arriolak Serrano Zumarragarentzat “aukera onena” dela esan du appeared first on
Otamotz.