«Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan»
Haurra zenetik egiten du dantza Ibai Jimenezek (Zaldibia, 1997). Herrian hasi zen, eta orain Ibarrako Allur taldearekin ari da. Dena den, ez du herriko taldea utzi eta haurrei irakasten ere badihardu. Dantzan igarotzen ditu, hortaz, eskolaz kanpoko ordu gehienak. Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartu du aurten, lehen aldiz. Noiztik duzu dantzarako afizioa? Txiki txikitatik. Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan. Eta nork bultzatu zintuzten txapelketan parte hartzera? Allur taldeko zuzendariak animatu gintuen, txapelketek nola funtzionatzen duten ikasteko. Berak prestatu zigun koreografia, eta Iratxe Lizarburu ibartarrarekin batera, urte hasieratik ibili gara txapelketetan. Oinarrizko pausoekin hasi, eta koreografia osatzen joan gara Euskal Herriko Txapelketarako. Nolako esperientzia izan da? Oso ona. Bagenekien ez genuela irabaziko, oso maila altuko dantzariek parte hartzen dutelako, baina egindakoarekin oso gustora gaude. Jantzien saria irabazi duzue… Sari banaketaren orduan besteen jantziei begira ari nintzen, nori emango zioten asmatu nahiean, eta, azkenean, guri. Ez nuen inondik espero. Ramon Garciak diseinatu zizkigun arropak, eta, egia esan, niri ez zitzaidan nire jantzia asko gustatzen. Eskolak ere ematen dituzu, ezta? Duela bi urte hasi nintzen Zaldibiako haurrei dantzan irakasten. 5 eta 6 urteko haurrekin aritzen naiz, eta gozamena da. Nola ikusten duzu harrobia? Herrian afizioa ikusten da eta [...]
Haurra zenetik egiten du dantza Ibai Jimenezek (Zaldibia, 1997). Herrian hasi zen, eta orain Ibarrako Allur taldearekin ari da. Dena den, ez du herriko taldea utzi eta haurrei irakasten ere badihardu. Dantzan igarotzen ditu, hortaz, eskolaz kanpoko ordu gehienak. Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartu du aurten, lehen aldiz.
Noiztik duzu dantzarako afizioa?
Txiki txikitatik. Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan.
Eta nork bultzatu zintuzten txapelketan parte hartzera?
Allur taldeko zuzendariak animatu gintuen, txapelketek nola funtzionatzen duten ikasteko. Berak prestatu zigun koreografia, eta Iratxe Lizarburu ibartarrarekin batera, urte hasieratik ibili gara txapelketetan. Oinarrizko pausoekin hasi, eta koreografia osatzen joan gara Euskal Herriko Txapelketarako.
Nolako esperientzia izan da?
Oso ona. Bagenekien ez genuela irabaziko, oso maila altuko dantzariek parte hartzen dutelako, baina egindakoarekin oso gustora gaude.
Jantzien saria irabazi duzue…
Sari banaketaren orduan besteen jantziei begira ari nintzen, nori emango zioten asmatu nahiean, eta, azkenean, guri. Ez nuen inondik espero. Ramon Garciak diseinatu zizkigun arropak, eta, egia esan, niri ez zitzaidan nire jantzia asko gustatzen.
Eskolak ere ematen dituzu, ezta?
Duela bi urte hasi nintzen Zaldibiako haurrei dantzan irakasten. 5 eta 6 urteko haurrekin aritzen naiz, eta gozamena da.
Nola ikusten duzu harrobia?
Herrian afizioa ikusten da eta batzuk maila altuarekin datoz. Ea jarraitzen duten, zeren lehen hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailetan jende askok uzten du dantza. Batez ere, mutilek, futbolagatik. Allurren, esaterako, hiru mutil baino ez gaude, eta hamabost bat neska.
Dantzan jarraituko duzu?
Hori da asmoa. Ikasketetatik deskonektatzen laguntzen dit, gainera. Datorren urtean ere txapelketan parte hartu nahi dut. Irabazteko esperantza ez da inoiz galdu behar.