
Legazpin hainbat eraberritze lan egiten ari dira eta atzo Santikutz kaleko espaloia itxi zuten. Hala, Agirre Etxeberri parkera beheko aldetik bakarrik sar daiteke. Datorren astean, berriz, Urola kaleko espaloia moztuko dute, argiteria berritzeko. Agirre Etxeberri parkeko beheko sarrera libre utziko dute.