Auto iladak sortu dira N-1ean, bi trafiko istripu izan eta gero
Arazo ugarirekin hasi da ostiral arratsaldea Goierriko errepideetan. N-1ean, Donostiako noranzkoan, auto batek istripua izan du Beasainen, Lazkaoko irteera parean. Ezbehar honek, bi errailetan eragin ditu erretentzioak.
Bestalde, N-1ean, baina Gasteizko noranzkoan, beste ezbehar bat izan da, eta han ere auto ilara luzeak sortu dira. Bi ezbehar horiek direla eta, errepidean arretaz ibiltzeko deia egin dute.