«Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta okindegi bat ireki dugu»
Andoni Munduatek (Ataun, 1980) ingeniaritza eta enpresa ikasketak hasi zituen, baina ez zituen bukatu. Aitaren aseguru bulegoan eta marketing munduan lan egin ondoren, La Salsera enpresa sortu zuen bi lagunekin. Enpresei produktuak merkaturatzen laguntzen diete. Zure azken egitasmoa? Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta Donostiako Zurriola etorbidean okindegi bat ireki dugu: The Loaf. Zaletasun bat. Musika klasikoa. Konpositore bat. Gustav Mahler. Bere obra bat. 4. sinfonia. Pelikula bat. 2001: espazioko odisea. Liburu bat. Tanizakiren El elogio de la sombra. Janari bat. Uf… Gure azken egitasmoa okindegi bat irekitzea izan denez, ogia. Edari bat. Tea. Oporretarako leku bat. Berlin. Urtero joaten naiz musika klasikoa entzutera. Amets bat. Sekula ez gogobetetzea. Gorroto duzuna. Injustizia. Egin ez duzun zerbaitegatik zigorra jasotzea eta egin duzuna ez onartzea. Goierriko txoko bat. San Martinetik San Gregoriora, erreka ondotik doan bidea. Herriko alkate bazina… Dimititu egingo nuke! Ataungo herriak ni baino hobea den norbait merezi du. Ataunen biziko ez bazina… Londresen.
Andoni Munduatek (Ataun, 1980) ingeniaritza eta enpresa ikasketak hasi zituen, baina ez zituen bukatu. Aitaren aseguru bulegoan eta marketing munduan lan egin ondoren, La Salsera enpresa sortu zuen bi lagunekin. Enpresei produktuak merkaturatzen laguntzen diete.
Zure azken egitasmoa?
Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta Donostiako Zurriola etorbidean okindegi bat ireki dugu: The Loaf.
Zaletasun bat.
Musika klasikoa.
Konpositore bat.
Gustav Mahler.
Bere obra bat.
4. sinfonia.
Pelikula bat.
2001: espazioko odisea.
Liburu bat.
Tanizakiren El elogio de la sombra.
Janari bat.
Uf… Gure azken egitasmoa okindegi bat irekitzea izan denez, ogia.
Edari bat.
Tea.
Oporretarako leku bat.
Berlin. Urtero joaten naiz musika klasikoa entzutera.
Amets bat.
Sekula ez gogobetetzea.
Gorroto duzuna.
Injustizia. Egin ez duzun zerbaitegatik zigorra jasotzea eta egin duzuna ez onartzea.
Goierriko txoko bat.
San Martinetik San Gregoriora, erreka ondotik doan bidea.
Herriko alkate bazina…
Dimititu egingo nuke! Ataungo herriak ni baino hobea den norbait merezi du.
Ataunen biziko ez bazina…
Londresen.