Ospitale aurreko orubea
Zumarragako Ospitalea 1984ko ekainean ireki zuten. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira, eta, ordutik, ahal izan duen neurrian, hazi baino ez da egin. Ospitalea sei bat langilerekin ireki zuten. Larrialdi zerbitzua, laborategia eta ixa izpien ze...
Zumarragako Ospitalea 1984ko ekainean ireki zuten. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira, eta, ordutik, ahal izan duen neurrian, hazi baino ez da egin.
Ospitalea sei bat langilerekin ireki zuten. Larrialdi zerbitzua, laborategia eta ixa izpien zerbitzua baino ez zegoen. Egun 700 langiletik gora ari dira Zumarragako Ospitalean, kanpo kontsultak hartuko dituen eraikin berria egiten ari dira eta erresonantzia magnetiko ekipo berria instalatu bidean daude.
Egiturari dagokionez, Zumarragako Ospitalea Goierriko eta Urola Erdiko Osasun Erakunde Integratuaren bihotza da gaur-gaurkoz; herrietako osasun baliabide guztiak bertatik koordinatzea da azken erronka.