6. Sortzen Topagunea egingo dute ostiralean Legazpiko Chillida Lantokin
Datorren ostiralean, hilaren 21, 6. Sortzen Topagunea egingo dute Legazpiko Chillida Lantoki museoan. Ekitaldi hau ekintzaile diren edo izan nahi duten guztiei zuzendua dago. Goierri garaiko sektore estrategikoez hitz egingo dute eta Iker Fernandezek euren pasioak aurkitzen lagunduko die. Topaketa 19:00etatik 22:00etara egingo dute. Izena emateko, 943 72 58 31 telefono zenbakira deitu behar da edo sortzen@uggasa helbidera mezua bidali.