Azken aukera 'enTRENvistas' erakusketa ikusteko
ORMAIZTEGI // Asteburuan izango da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan enTRENvistas erakusketa ikusteko azken aukera, datorren astean Zumarragara eramango baitute. Bertan, Josemari Aleman artistaren eskutik, Norteko Ferrokarriletik ikus daitezkeen paisa...
ORMAIZTEGI // Asteburuan izango da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan enTRENvistas erakusketa ikusteko azken aukera, datorren astean Zumarragara eramango baitute. Bertan, Josemari Aleman artistaren eskutik, Norteko Ferrokarriletik ikus daitezkeen paisaiak ageri dira. Gaur, 10:00etatik 14:00etara egongo da erakusketa irekita. Bihar eta etzi, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Datorren asteazkenean #trenzubiak150 erakusketa berria jarriko dute.