Urretxuko Areizaga kalea
20 urte besterik ez dira igaro argazki hau atera zutenetik, baina ia dena aldatu da Urretxuko aldapan: ezkerraldeko etxeak bota zituzten, autoak ezin dira edozein tokitan utzi… Eraikin zaharrena da bertan jarraitzen duen bakarra: Baroikua edo Areizaga etxea. Felipe Areizaga baroiak eta bere anaia Bernardok eraiki zuten, XVII. mendearen erdi aldera. Familia horren egoitza izan zen Independentzia Gerra arte (1808-1813). Orduan, armada fransesak hartu zuen kuartel eta ospitale modura erabiltzeko. Oso hondatuta gelditu zen. 1960ko hamarkadan etxegile batek erosi eta berreraiki egin zuen. Altuera eta azalera handiagoa eman zion. Egun,aurrealdea besterik ez du jatorrizkoa.
20 urte besterik ez dira igaro argazki hau atera zutenetik, baina ia dena aldatu da Urretxuko aldapan: ezkerraldeko etxeak bota zituzten, autoak ezin dira edozein tokitan utzi…
Eraikin zaharrena da bertan jarraitzen duen bakarra: Baroikua edo Areizaga etxea. Felipe Areizaga baroiak eta bere anaia Bernardok eraiki zuten, XVII. mendearen erdi aldera. Familia horren egoitza izan zen Independentzia Gerra arte (1808-1813). Orduan, armada fransesak hartu zuen kuartel eta ospitale modura erabiltzeko. Oso hondatuta gelditu zen.
1960ko hamarkadan etxegile batek erosi eta berreraiki egin zuen. Altuera eta azalera handiagoa eman zion. Egun,aurrealdea besterik ez du jatorrizkoa.