Biharko Bixibixi saioan hizkuntza politikaren eragingortasunaz ariko dira
Santos Beloki eta Aitor Calvillo ariko dira gaiaren inguruan, 12:15etik aurrera
Hainbat gonbidatu izango dira biharko Bixibixi saioan, Segura Irratian, 12:15ean hasita. Esaterako, Eluska Gerriko Segurako alkatea izango da gonbidatuetako bat. Horrez gain, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteko Santos Beloki eta Ahize aholkularitza zentroko Aitor Calvillo hizkuntza politikaren eraginkortasunaz ariko dira.
Bestetik, liburu proposamena egingo du Segurako liburutegiko arduradunak, Zeles Goitiak. Euskara aberasten tartean, berriz, Urretxu-Zumarragako euskaltegiko Marijo Etxeberriak parte hartuko du.













