Ordiziako Mujika Odolkiak eta Olano Harategikoak izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Gaur goizean jokatu da Ordizian, asteazkeneroko azoka egunez, Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketa. Guztira Gipuzkoa osoko hainbat txokotatik etorritako hamasei harategik hartu dute parte; eta lehen dastaketa baten ondoren epaimahaiak sei finalista aukeratu ditu. Bitxikeria gisa, sei finalista horietatik bost goierritarrak izan dira.
Beasaingo
Julian Mujikak jaso du “pozez gainezka” irabazle titulua ematen dion txapela, garaikurra eta diploma.
Ordiziako Mujika Odolkiak harategiko Jabier Mujikak eraman du bigarren saria eta Beasaingo
Olano Harategiaren izenean Jose Manuel Olanok, higurrena.
Odolki onena zein den erabakitzeko epaimahai lanetan
gastronomia munduko hainbat aditu aritu dira. Sukaldarien ordezkari gisa egon dira Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea), Isak Salaberria (Fagollaga Jatetxea), Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia ordiziar harakin ohiak; eta azkenik, Basque Culinary Centerreko Fernando Barcena eta Pau Rull, irakasle eta Masterreko ikaslea, hurrenez hurren.
Gipuzkoako harakinek antolatutako lehiaketa da Ordiziako, Udalarekin batera eta helburua da “betiko produktu honen” kontsumoa sustatu eta bultzatzea.
[nggallery ID=62]