Etorkinen bizitza ez da batere erraza. Jaioterria uztea oso gogorra da, eta zer esanik ez herrialde berri bateko bizimodura moldatzea. Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko
Etorkinen bizitza ez da batere erraza. Jaioterria uztea oso gogorra da, eta zer esanik ez herrialde berri bateko bizimodura moldatzea. Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko eskola jarri du martxan, iritsi berri direnei herriari buruzko informazioa eskaintzeko eta integrazioa errazteko. Duela hilabete jarri zuten martxan egitasmoa eta etorkinek eurek lehen balorazioa egin dute Goierriko Hitzarentzat.
Ikastaroak bi hilabeteko iraupena du (32 ordu), eta eskoletan enplegua, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza lantzen ari dira, besteak beste. Gainera, Goierri garaiko toki ezagunenak bisitatzen ari dira. Irakasle lanetan, herriko eragile ezberdinak aritu dira: sindikatuak, Uggasa garapen agentzia, Sasieta, udal euskaltegia, HHE Helduen Hezkuntza Etengabeko zentroa, gazte asanblada, Goiargi abesbatza…
Egitasmo hau aurten antolatu dute lehenengoz. 15 lagunentzako tokia zegoen eta toki guztiak bete dira. Pakistan, Maroko, Sahara, Honduras, Nikaragua, Espainia, Ginea, Dominikar Errepublika eta Kolonbiako jendeak eman du izena.
Ikastaroa «oso ondo» dagoela diote: «Ez genekien euskaltegia, anbulatorioa, ospitalea… non zeuden. Gainera, toki eder asko ezagutu ditugu», aipatu dute. Gehien gustatu zaiena Igartubeiti baserria izan da.
Udalari eskerrak eman dizkiote eta ikastaroa datozen urteetan ere antolatzea espero dute. «Halako ekintzak mesede handikoak dira. Kanpotik etortzen garenontzat dena berria da eta integratzea ez da erraza, ez baitugu inor ezagutzen. Ikastaro honi esker, jende asko ezagutu dugu».
Eta dagoeneko urretxuar petoak dira. Urretxuar karneta abenduaren 24an aterako dute: egun horretan Gabon kantak abestera aterako dira baserritar jantzita.
The post
Urretxuar berrien abenturak eta kalenturak appeared first on
Otamotz.