Ligaren lehen itzulia bederatzigarren postuan bukatu dute ordiziarrek. Galdu arren, etxekoek ahalegin handia egin zuten eta defentsako bonusa lortu zuten
Bazekiten ordiziarrek ez zela partida erraza izango.
Liderraren bisita espero zuten, eta horrelakoetan ez da hutsegiteentzako tarterik gelditzen.
Ampo Ordiziak, ordea, hortzak erakutsi zizkion
Santboiana handiari, eta “
partida serioa eta landua” jokatu zuten bi taldeek. Emaitzak, hala ere, ez zien etxekoei lagundu.
Santboianakoek hasieratik garbi utzi nahi izan zuten zergatik dauden sailkapeneko lidertzan, eta partida hasi orduko,
bi entsegu lortu zituzten.
Ordiziarrek erreakzionatu egin zuten, ordea, eta partida
berdintzetik gertu ere ibili ziren, baina kataluniarrek partidaren haseran lortutako errentari eusten asmatu zuten.
Azkenean, 26-33 galdu zuen Ordiziak, baina defentsako bonusa behintzat lortuta. Ligako lanen erdiak eginda,
sailkapeneko 9. postuan daude orain, 19 punturekin.
Kopako kanporaketak
Aurreneko itzulia bukatuta, Espainiako Erregearen Kopako final zortzirenak adostu dituzte. Ordiziak El Salvador hartuko du etxean, hilaren 20 edo 21ean.
Carlos Mediavillak igandeko partidan egindako argazkiak:
[nggallery ID=68]