Goierriko taldeak 19 txirrindulari izango ditu
Iaz, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen zutenek laguntza jasotzen ez bazuten taldea utziko zutela esan zuten. Deialdiak arrakasta eduki zuen eta txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen. Baina klubaren egoera ekonomikoa txarra zen. Babesle bila hasi ziren eta Ampo kooperatiba babesle nagusia izateko prest agertu zen. Lan talde berriak eta Ampok argi zuten Goierrin txirrindularitza munduan lan egiten zuten guztiei eskaini behar zitzaiela proiektuan parte hartzeko aukera, hala, klub berri bat sortu zuten: Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz. Horrek, Ordiziakoa eta Loinatz bere gain hartu ditu. 2014an lehen denboraldia osatu dute eta dagoeneko bigarrena prestatzen ari dira. Elite eta 23 urte azpiko taldeak 19 txirrindulari edukiko ditu 2015ean. Horietatik bederatzi berriak dira: Xabier Contreras (Limousin Cartonajes), Aitor Olaziregi (Hyundai-Caja Rural), Igor Romero (Caja Rural-Seguros RGA), Peio Goikoetxea (Baque-Campos), Aitor Gonzalez (Lizarte), Julen Irizar (Debabarrena), Asier Gandarias (Gipuzkoa), Alain Gonzalez (Gipuzkoa) eta Joaquin Torres. Aurreko denboralditik, Ander Alonso, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Mikel Irizar, Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Eriko Mujika eta Josu Urrestarazuk jarraitzen dute. Zazpi txirrindulari goierritarrak dira: Alonso mutiloarra, Arratibel ataundarra, Jauregi beasaindarra, Mujika itsasondoarra, Urrestarazu idiazabaldarra, Romero ordiziarra eta Gandarias lazkaotarra. Inguruko lasterketetan ez ezik, Espainiako Kopako probetan eta hainbat itzulitan parte hartuko dute. [...]
Iaz, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen zutenek laguntza jasotzen ez bazuten taldea utziko zutela esan zuten. Deialdiak arrakasta eduki zuen eta txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen.
Baina klubaren egoera ekonomikoa txarra zen. Babesle bila hasi ziren eta Ampo kooperatiba babesle nagusia izateko prest agertu zen. Lan talde berriak eta Ampok argi zuten Goierrin txirrindularitza munduan lan egiten zuten guztiei eskaini behar zitzaiela proiektuan parte hartzeko aukera, hala, klub berri bat sortu zuten: Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz. Horrek, Ordiziakoa eta Loinatz bere gain hartu ditu.
2014an lehen denboraldia osatu dute eta dagoeneko bigarrena prestatzen ari dira. Elite eta 23 urte azpiko taldeak 19 txirrindulari edukiko ditu 2015ean. Horietatik bederatzi berriak dira: Xabier Contreras (Limousin Cartonajes), Aitor Olaziregi (Hyundai-Caja Rural), Igor Romero (Caja Rural-Seguros RGA), Peio Goikoetxea (Baque-Campos), Aitor Gonzalez (Lizarte), Julen Irizar (Debabarrena), Asier Gandarias (Gipuzkoa), Alain Gonzalez (Gipuzkoa) eta Joaquin Torres.
Aurreko denboralditik, Ander Alonso, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Mikel Irizar, Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Eriko Mujika eta Josu Urrestarazuk jarraitzen dute.
Zazpi txirrindulari goierritarrak dira: Alonso mutiloarra, Arratibel ataundarra, Jauregi beasaindarra, Mujika itsasondoarra, Urrestarazu idiazabaldarra, Romero ordiziarra eta Gandarias lazkaotarra.
Inguruko lasterketetan ez ezik, Espainiako Kopako probetan eta hainbat itzulitan parte hartuko dute. Iaz baino itzuli gehiagotan parte hartzea espero dute eta, iaz ez bezala, Espainiako Kopako proba guztietan egongo dira. Iaz Gipuzkoako hiruetan bakarrik parte hartu zuten. Helburua, gazteak formatzea eta lasterketaren bat irabaztea da. «Oso zaila da, baina Elite mailakoak ez dira urruti ibiliko», esan du Iñaki Telleria taldeko idazkariak.