Herriko etxeen izenak, galtzear daude hitzak eta antzerakoak izan dituzte asmakizun, lehiatu diren sei taldeek
Miñaripe jokoaren bigarren edizioa
Lepo bete da Botikaxahar kulturgunea
Miñaripe jokoaren bigarren edizioa ikusteko. Lehen saio hartan haurrek parte hartu bazuten, bigarren honetan hemezortzi helduk parte hartu dute. Hiru lagunez osatutako sei talde lehiatu ziren Segurako
Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteak antolatutako jokoan, ostiral iluntzean. Lehenik, taldeak binaka lehiatu ziren hiru tandatan, eta hiru talde irabazleak iritsi ziren finalera. Herriko etxeak (euren izenez) zer kaletan kokatuta zeuden asmatu behar izan zuten, galtzear dauden hitzen esanahia emanda hitza aukeratzen aritu ziren, imintzioka aritu ziren, eta abar. Ikusleak ere, bero, esanahia isilean gorde ezinda ibili ziren.
Olatz Amundarainek, Eñaut Telleriak eta Ekhi Albizuk osatutako Lotsaipe taldeak irabazi zuen Miñariperen bigarren edizio hau, Errigorako saki bana lortuz. Bigarren eta hirugarren taldearen arteko berdinketa hausteko, eragiketak egin zituzten.
Ostiralekoaren zaporea oraindik bueltaka den honetan, antolatzaileak dagoeneko beste lehiaketa bat egiten pentsatzen hasiak daude, elkarteen partehartzea ere sustatzeko asmoz.