Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna dute gaur Zerainen, eta txapelketak izan dira goizean
Zerainen Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna egiten ari dira gaur, eta txapelketak izan dira goizean. 52 parte hartzaile izan dira bola txapelketan, eta Jokin Izagirre segurarrak irabazi du, 37 birla jota. Toka txapelketan, berriz, 26 parte hartzaile izan dira, eta Antonio Agirre segurarrak irabazi du.
Gipuzkoako bolari eta tokalariak bildu dira Zerainen, eta, txapelketak amaituta, Oiharte sagardotegira joan dira bazkaltzera, epelera. Bazkalondoan egingo dituzte sari banaketak. Horrez gain, gaur bi bolari
omenduko dituzte: Luis Aizpeolea zeraindarra eta Jose Antonio Ugarteburu ezkiotarra. Tokalari bat ere omenduko dute: Cecilio Amestoy errenteriarra.
Txapelketetako sailkapenak:
Bola txapelketa:
- Jokin Izagirre (Segura). 37 birla.
- Xabi Lazkano (Donostia). 36 birla.
- Joanes Agirre (Idiazabal). 36 birla.
- Marcelino Agirre (Segura). 36 birla.
Toka txapelketa:
- Antonio Agirre (Segura).
- Migel Illarramendi (Zarautz).
[nggallery ID=67]