Sute batek kalte materialak sortu ditu Ordiziako garaje batean
Sute batek alarma guztiak piztu arazi zituen igande goizean, Ordiziako Filipineta kalean. Lurpeko garajeetatik ateratzen zen kea zela eta, sutea ikusgarria izan bazen ere, sustoa besterik ez zen izan; ez zen inor zauritu eta kalte materialak besterik ez zituen eragin.
Igande goizeko 10:30ak aldera piztu zen sua, Filipineta kaleko 40 eta 42 zenbakien artean. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, auto batek su hartu zuen bloke horien lurpeko garajean. Suhiltzaileak berehala gerturatu ziren, eta bi portaetako bizilagunei beraien etxebizitzetatik ateratzeko eskatu zieten, haien segurtasuna bermatzeko. Suhiltzaileek eguerdiko 13:30 alderako bukatu zituzten sua erabat itzaltzeko lanak.
Azkenean, garaje horretan zeuden bi kotxek eta moto batek izan dituzte kalteak. Hainbat kotxe eta horma ere belztuta gelditu dira, kearen ondorioz.